XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sei hilabete iraganak Txominek bere bisita egin zuenetik.

Harrigarria Nekane denbora honetan nola zahartu den.

Ilea zuritzen, zimurrak handitzen, pausoa geldi...

Nik horrela ikusten dudan bakoitzean zera esan nahi nioke: Nekane, dendara bidal nazazu; ez ahal dakizu azukrea behar duzunean ez didazula gehiago esan beharrik, libra bat ekarri behar dudala ongi dakidalako?

Eta babarrunak nahi badituzu ez ahal da egia kilo bat ekarri behar dizudala?

Ez ahal duzu ikusten zuk sufritzen duzun bitartean, niri ere, bihotz zimikoa jasakaitz egiten zaidala?